Exposiciones
Erakusketak

2019 urteaz geroztik, Nafarroako Komikiaren Azokarekin batera doako aldizkaria ere heltzen da irail aldean. Zart! –zartako hitzaren onomatopeia– bertako egileek edota ekitaldiaren historiarekin nolabaiteko zerikusia dutenek egindako ekarpenak biltzen dituen antologia da. Orain arteko zenbakietan 70 egileren baino gehiagoren lanak argitaratu dira. Izen handiko egileen lanak biltzeaz gain, Zart! egile berrientzako plaza ere bada, sortzaile gazteei publikatzeko lehenengo aukera eskaintzen baitie. Gure egile aitzindariak, zaharrak eta komikigintza aspaldi utzitakoak ere berreskuratu eta aitortu egiten ditu Zart! aldizkariak. Era berean, argitalpen honek beste diziplina batzuetako egileak komikiaren alorrean lehen aldiz aritzera gonbidatzen ditu. Urtero gai bat lantzen du Zart!-ek. Lehen zenbakiak komikiaren munduari berari egin zion omenaldia. Bigarrenean, berriz, tarteei eskaini zion. Aurten bada, maskara kontzeptuaren inguruko gogoeta piztu nahi du. Erakusketa honetan urteotan bildutako lanetako batzuk daude ikusgai. Zart! zaplazteko sortzaile bat da.
GELTOKI
Avda. Conde Oliveto 6, Pamplona / Oliveto Kontearen etorbidea 6, Iruñea
De lunes a sábado de 10:00 a 21:00 / Astelehenetik larunbatera 10:00-21:00