Exposiciones

Erakusketak

IMAGO NAVARRORUM · Dibujando nuestra historia

¿Conocemos nuestro pasado? ¿Sabemos cuáles son los personajes y los hechos que han marcado la historia de Navarra? ¿Cómo es el camino que hemos recorrido? En la Fundación Nabarralde llevamos años recuperando y dando a conocer la historia y la memoria colectiva de Navarra. Porque el olvido es un espejo empañado que nos impide mirarnos y reconocernos. En nuestra trayectoria hemos desarrollado proyectos muy diversos: jornadas, conferencias, documentales, publicaciones… Y también cómics. Esta exposición es la muestra de una colección que iremos ampliando y en la que tenemos una meta clara: contar la historia de Navarra de forma gráfica y en nuestra lengua, el euskera, para construir nuestro propio imaginario. Crear el Imago Navarrorum desde la Lingua Navarrorum.

IMAGO NAVARRORUM · Gure historia irudikatzen

Ezagutzen dugu gure iragana? Badakigu zeintzuk diren Nafarroako historiako pertsonaia eta gertakari nagusiak? Nabarralde Fundazioan urte anitz daramatzagu Nafarroako historia eta memoria kolektiboa berreskuratzen eta ezagutzera ematen. Izan ere, ahanztura harresi bat da, egungo egoerara ailegatzeko zer gertatu den ikustea galarazten diguna. Bide honetan, anitzak dira garatu ditugun jarduerak eta proiektuak: jardunaldiak, hitzaldiak, dokumentalak, liburuak… Baita komikiak ere. Erakusketa hau etorkizunera begira zabaltzen joanen den bildumaren lagin bat da. Helburua argia da: gure historia grafikoki kontatzea, euskaraz, gure iruditeria osatzeko. Lingua Navarrorum-etik Imago Navarrorum-a eraikitzea.

Eneko Aritza

Eneko Aritza llegó al poder en el año 824, con la colaboración de los parientes musulmanes que habitaban en Tudela, los Banu Qasi.El pueblo le dio el poder y así dio comienzo el Reino de Pamplona–Navarra– el primer Estado organizado por los vascos. Tras muchos siglos soportando los ataques de visigodos, francos y árabes, los vascones deciden constituir el reino para defender sus  tierras,  dando  comienzo  a  las  dinastías  de reyes  que  gobernaron  durante  ocho  siglos  el Reino de Pamplona primero y el Reino de Navarra después.

Eneko Aritzak Iruñeko boterea eskuratu zuen 824ean, Tuterako ahaide musulman zituen Bau Qasitarren laguntzaz. Herriak koroatu zuen errege eta horrela hasi zen Iruñeko Erreinuaren –Nafarroaren– ibilbidea, euskaldunek antolatutako Estatuarena, alegia.  Mendeetan zehar bisigodo, franko eta arabiarren erasoak jasan ondoren, baskoiek beren lurrak defendatzeko erresuma eratzea erabaki zuten, zortzi mendez luzatuko zen Iruñeko eta Nafarroako errege dinastiei hasiera emanez.

María Zugarramurdikoa

Zugarramurdi, 1610. El delirio de la brujería se extiende por Europa y llega al recién conquistado Reino de Navarra. Maria Baztan y su hija Gana tendrán que hacer frente a la acusación de brujería del médico Esteban de Zumarraga y, como ellas, también muchas otras mujeres del pueblo. La sombra de la Inquisición fue alargada, tanto que su relato llega hasta nuestros días. Porque, ¿qué fue lo que sucedió realmente? ¿Esas mujeres eran brujas o fueron “embrujadas” por el Santo Oficio?

Zugarramurdi, 1610. Europa guztian zabaldu den sorginkeriaren delirioa, konkistatu berria izan den Nafarroako Erresumara iritsi da. Maria Baztan emaginak eta bere alaba Ganak, Esteban Zumarragakoa medikuaren sorginkeria salaketari aurre egin beharko diote, herriko bertze emakume askok bezala. Inkisizioaren itzalak dena ilunduko zuen, egundaino iritsi den historia lausotzeraino. Izan ere, zer izan zen benetan gertatu zena? Emakume horiek sorginak ziren ala Ofizio Santuak  “sorgindu” zituen?

1620

Hace cuatro siglos, Francia impuso a Navarra un edicto por el que vinculó el estado centenario a sus dominios. Los navarros no aceptaron la usurpación y sus instituciones nacionales declararon que “la perte de les propres vites et biens no lors son tan chares ny precioses que lors fors et libertatz”. Aunque desconocido, el año 1620 es una fecha de referencia para los navarros. Ante el edicto francés estuvieron también los navarros que combatieron la ocupación, entre los que destacan Pèir Lostau, presidente del Parlamento de Navarra; y Estève Polverel, síndico de los Estados Unidos, que defendieron la independencia de Navarra con un fuerte argumentario. Si la historia nos enseña algo, es que Navarra ha pasado más siglos de soberanía que bajo dominio.

Duela lau mende, Frantziak diktat bat inposatu zion Nafarroari, zeinaren bidez estekatu baitzien zirtziehun urteko estatua bere domeinuei. Nafartarrek ez zuten usurpazioa onetsi, eta bertako instituzio nazionalek deklaratu “que la perte de les propres vites et biens no lors son tan chares ny precioses que lors fors et libertatz”. Ezezaguna izanagatik, erreferentziazko data da 1620 urtea, beraz, nafarrontzat. Frantziar ediktuaren aurrean, okupazioaren kontra egin zuten nafarrak ere egon ziren, nabarmentzekoak Pèir Lostau, Nafarroako Parlamentuko presidente jantzia; eta Estève Polverel, Estatu Nagusietako sindikoa; argumentario sendoaz Nafarroaren independentzia defendatu zutenak. Historiak zerbait irakasten baldin badigu, zera da: Nafarroak mende gehiago eman dituela burujabe, inoren jabego pean baino.

Foixeko Katalina

Mientras en el mundo aparecían los Médici, Maquiavelo, Leonardo da Vinci… en Navarra el Renacimiento tenía rostro de mujer. Los grandes imperios de Europa, el español y el francés, nacían entre guerras, ambiciones y brutalidades. Castilla y Aragón preparaban la conquista de Navarra. En nuestra tierra, la reina Catalina se afanaba en transformar las condiciones de vida de su pueblo. Los frutos de su reforma se vieron, en el siglo posterior a la invasión castellana de 1512, en la Baja Navarra, uno de los países más ricos y avanzados de Europa, que despertó la admiración de los artistas de la época. Pero Catalina pagó su fidelidad a Navarra con dolor y amargura. Murió en el exilio, con su reino vascón ocupado por el ejército castellano.

Munduan Medicitarrak agertzen ziren bitartean Nafarroan Errenazimentuak emakume-aurpegia zuen. Europako inperio handiak, espainiarra eta frantsesa, gerra, anbizio eta basakeria artean sortzen ziren. Gaztela eta Aragoi Nafarroaren konkista prestatzen ari ziren. Gure lurraldean, Katalina erreginak herriaren bizi-baldintzak aldatzen zituen. Erreformaren emaitzak Behe Nafarroan ikusi ziren, 1512ko Gaztelako inbasioaren ondorengo mendean, Europako herrialde aberats eta aurreratuenetako batean, garai hartako artisten mirespena piztu zuena. Baina Katalinak Nafarroarekiko leialtasuna minez eta samintasunez ordaindu zuen. Erbestean hil zen, Gaztelako armadak okupatutako euskal erreinuan.

Benjamin Tuterakoa

Anochece sobre el castillo de Tudela. Dentro del castillo, Abraham, el médico personal del rey Sancho VI, está a punto de extirpar una punta de flecha que este tiene alojada en alguna parte de su cuerpo. Pero para entretenerse durante su convalecencia el rey solicita que el viajero Benjamín suba de la Alhama tudelana hasta el castillo y le vuelva a contar todas las vicisitudes del viaje que lo llevó de su Tudela natal hasta los confines del mundo conocido. Al alba Benjamín continúa con su relato, pero Sancho le interrumpe y aunque el relato de Benjamín haya sido de gran consuelo para Sancho, este no tiene otro remedio que salir a combatir a las tropas castellanas.

Tuterako gaztelua ilunabarrean. Gotorlekuaren bihotzean, errege-gelan, Antso VI.a dago ohean etzanik. Haren ondoan Abraham medikua dago, zutik, eskalpeloa eskuan erregeari ebakuntza, zirt-zart, egiteko prest. Barnean iltzaturik duen gezi-punta gaztelarra atera beharra dago. Ebakuntza-osteko denbora entretenitzeko, erregeak, Benjamin bidaiaria bere aurrera eramatea eskatu du. Tuterako Alhamatik gora gazteluraino doa Benjamin. Berriz ere, bere jaioterritik mundu ezagunaren muturreraino eraman zuen bidaiaren gorabehera guztiak kontatu beharko dizkio erregeari. Egunsentian Benjaminek bere kontakizunarekin jarraitzen du, baina Antsok eten egin beharra dauka, kontakizuna Antsorentzat kontsolamendu handikoa izan arren. Gaztelako tropen aurka borrokatzera irtetea beste erremediorik ez du, eta zaldi gainera igo da gudu-zelaira joateko.

Civivox Condestable

Calle Mayor 2, Pamplona / Kale Nagusia 2, Iruñea

De lunes a domingo de 10:30 a 13:30 y de 17:30 a 21:00 (domingos 5 y 12 cerrado)

Astelehenetik igandera: 10:30-13:30 eta 17:30-21:00 (Irailaren 5ean eta 12an, igandeak, itxita)

ORGANIZA

ANTOlatzen du

Financia

Finantzatzen du

Financia y colabora

Finantzatzen eta laguntzen du

Patrocina

babesten du

colabora

laguntzen du

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento. Al hacer click en el botón ACEPTAR, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información.   
Privacidad