Exposiciones
Erakusketak

RAFAEL RAMOS MORALES (Riogordo, Malaga, 1943 – Iruñea, 2000) komikigile emankorra izan zen eta bere ibilbidean zehar askotariko erregistrotan aritu zen. 1963 urtean ekin zion bideari, Ediciones Toray argitaletxeko Hazañas Bélicas, Historias de Guerra eta Hazañas del Oeste koadernoetako irudiak egiten. Gainera, Bruguerarentzat ere lan egin zuen, Galax el cosmonauta (1968) komikiari irudiak egin, Señorita Ana (1970-1972) serian aritu eta La Vanguardia egunkarirako Thump Sanchez (1971) pertsonaia sortu zuen. Espainiako komimkigintzaren egoera kaxkarra zela eta, atzerriko ilustrazio-agentzietarako (Creaciones editoriales, Ortega edo Eguipos) egin behar izan zuen lan. Hori dela eta hainbat argitalpen izan zituen atzerrian, Ingalaterrako Fleetway (1965-1968) eta Alemaniako Bastei Verlag (1971-1974) argitaletxeetan edo Italiako Corriere dei Ragazzi (1974), Linus (1976) eta Snoopy (1989) argitalpenetan. Iruñera 1970eko hamarkadaren amaieran etorri zen eta Nafarroako komikigintzaren izen handiko tituluetako batzuk utzi zituen: Historia de Navarra (1980) edo Amaya y los vascos en el siglo VIII (1981). Bitartean Espainiako hainbat egile ezagunekin hainbat lan pubilkatu zituen: El papus, Matarratos, Punto y Hora, Troya edo Súper López.

1980eko hamarkadaz geroztik, bere komiki-jarduna ia bi hauetara mugatu zuen: Diario de Navarra egunkariko Aitor y los Vascones tira, eta El Pequeño País astekariko Leo Verdura pertsonaiari eskainitako orria. Azken horrek helburu ekologistak zituen eta belaunaldi oso bat markatu zuen. Irakurle askoren aburuz, Popeyek espinakekin lortu zuena, Leok entsaladarekin lortu zuen. Egileren obrari aitortza egin nahian, zeina katalogotik at baitago, Norma argitaletxeak album eder batean bildu ditu, 500 bat orrialdeko liburuan, pertsonaiaren istorio guztiak.
Civivox Condestable
Calle Mayor 2, Pamplona / Kale Nagusia 2, Iruñea
De lunes a domingo de 10:30 a 13:30 y de 17:30 a 21:00 (domingos 5 y 12 cerrado)
Astelehenetik igandera: 10:30-13:30 eta 17:30-21:00 (Irailaren 5ean eta 12an, igandeak, itxita)